Neguriko etxebizitza partikularra

Detalle salón

Interiorismoa: Macarena Barcia

Eraberriketaren urtea: 2023

Tokia: Neguri, Getxo (Bizkaia)

Argazkia: Erlantz Biderbost

Erabili diren materialak: lakak, laminatua eta haritzaren zura.

Beheko solairuko ate eta armairuen xehetasunak

Getxoko (Bizkaia) eraikin baten azken solairuko duplex bat eraberritzen parte hartu dugu.

Neguriko (Getxo)etxebizitza partikular horren ateak estilo klasikoan egin dira; hots, moldura leuneko hiru lauki dauzkate eta erdikoan panel molduratua jarri da. Ateek estilo klasikoa dute. Zuriz lakatu dira, eta horien atezangoak ildaskatuak dira eta beheko amaiera plintoduna da. Horrela, atezangoek eta errodapiek altuera berean bukatzen dute.

detalle de las escaleras
detalle de las escaleras

Beheko solairuko armairuek etxeko ateekin ondo ematen dute, diseinu bera baitute, baina koloreak ezberdinak dira, gelen arabera. Armairuen barrualdea ehun-laminatuaz egin da, eta, banatzeko, tiraderak, apalak eta esekitzeko hainbat osagai jarri dira haietan. Gela bakoitzeko armairuetan jantziak eta osagarriak banatzeko hainbat modalitate sortu dira.

Esaterako, gela batean horma-armairu bat prestatu da. Horren aurrean, aterik gabeko beste armairu bat jarri da, jantzigela moduan. Etxeko beste gela batean, armairu bat egin da, eta horrek alboko modulu bi ditu, eta, erdian, zulo bat, telebista-pantaila jartzeko.

detalle armarios
detalle armarios

Etxebizitzako jan-egongela

Logeletatik irten eta korridoretik jan-egongelara iritsiko gara. Etxearen gainerako tokietako errodapi-estilo bera jarri da: 18 cm-ko altuera du eta bi kanal ditu, eta zuriz lakatu da, ateekin ondo emateko.

Saloian hiru multzoko liburutegi bat jarri da; berdez lakatatu dago, eta behealdean ate leunak ditu, push irekitzea eta oin bertikalak ere. Atal eta apal ugari jarri dira liburutegian, baita LED argiak ere horietako batzuetan, Macarena Barciaren diseinu baten arabera argitzeko.

detalle salón
detalle salón
detalle salón
detalle comedor

Saloitik irten jangelatik igaro eta egongela batera iritsiko gara. Horretan zuriz lakatutako eserleku makur bat egin dugu, fatxadaren kanpoko itxurara egokituta. Aurrealdean laukiak jarri zaizkio, etxebizitzaren gainerako ate eta armairuekin bat etor dadin, baina forma soilagoak emanda.

Eserlekuaren estalkia eraisgarria da, tokia aprobetxatzeko eta barruan gauzak gordetzeko. Eserlekuaren albo banatan errodapi kurbatua jarri da, etxebizitzaren hormarekin ondo emateko.

Sukaldearen xehetasunak

Egongelatik oso hurbil sukaldea dago. Sukaldeko horma lauki zuri eta bertikalekin panelatu da, eta behealdean errodaki bat jarri da. Hori guztia, leun, sukaldearen diseinuarekin bat etortzeko, eta arasaren kontra bukatu da.

Etxeko armairu guztien eskutoki eta helduleku guztiak Formani etxekoak dira. Akabera kromatua dute, beltzarekin konbinatuta, ateen eskutokiekin ere ondo emateko.

detalle cocina
detalle cocina
detalle cocina

Bainugelaren xehetasunak

Etxebizitzako bainugelan altzari batzuk jarri dira. Horietako bat kolorez lakatutako moldura perimetrala duen panel batekin egin da. Formani etxeko eskutokiak jarri dira, eta barrualdea laminatu grisez egin da. Gainean marmolezko estalki bat jartzeko prestatu da altzari hori.

detalle baño
detalle baño
detalle baño
detalle baño
detalle escaleras

Goiko solairura iristeko eskailerak

Bi eskailera-ataleko eskailera batetik, atondotik goiko solairura iritsiko gara. Solairu horretan gazteentzako bi gela daude: logela oso bat eta ikasgela bat.

Inguru horretako diseinuak zertxobait soildu dira, eta gainazalak lauak dira. Zorua leundu eta bernizatu egin da, eta kolore egokia lortzeko, haritzaren zurezko armairu eta eskulekuekin ondo emateko, alegia, tindatu egin da.

Etxebizitzako logelak

Logela batean 20 zentrimetro inguruko zabalera duten lama bertikalen panelatze perimetrala egin dugu, eta panelatze-lerroan oheburukoa integratu dugu. Diseinuak bi horma-hobi ditu, mesanotxe moduan; goialdean, apal bat, pareta-argiak eta etengailuak, eta LED argiztapena horma-hobietan eta horien goialdean.

Oheburukoa zuriz lakatuta dago, logelako gainerako panelekin bat etor dadin.

4 metro inguruko luzerako apalategi bat egin da, eta horren apalen altuera erregula daiteke; goiko amaiera oheburukoaren antzekoa da, eta apal bat du. Atzealdea 20 zentrimetro zabal diren lamekin ildaskatuta dago, oheburukoaren eta hormaren panelatzearen lerroari jarraiki. Eta pieza bertikal lakatuak jarri dira, LED argi-zerrenda bertikalak apalategirantz estaltzeko.

Armairu maldadun baten kontra amaitzen da apalategia, eta armairu hori beste armairu baten izkinan dago. Armairu biek ate leun lakatuak eta metro 1eko altuerako haritzaren zurezko eskuleku bertikalak dituzte. Eskulekuetan sekzio nahikoa utzi da alboan hatz-artekadun eskuleku fresatua jartzeko, armairua aise ireki ahal izateko.

detalle dormitorio
detalle dormitorio
detalle armario

Beste logela bateko armairuaren diseinua pixka bat ezberdina da: hiru lauki egin beharrean, bi egin dira, eta goikoan lezkazko sareta klasikoa jarri da.

Lezkazko sareta materiala neketan jartzen da, eta betidanik erabili da gure lanbidean. Hala ere, oraingo honetan bestelako tratamendua aukeratu dugu, erabileraren beharretara egokitzeko. Horrela, diseinu esklusiboa lortu dugu, estetikari nahiz funtzionaltasunari dagokienez.

SARE SOZIALETAN ELKARBANATU
FacebookTwitterLinkedInPinterestEmailEvernoteWhatsAppBuffer