Sumelec Vizcaya S.L. enpresaren bulegoak, Asua

Barne-diseinua: Juan Pablo Sarricolea Torre – Iciar Alcalde Alvarez

Lanaren urtea: 2015

Lekua: Sumelec Vizcaya S.L., Asua Bizkaia

Erabilitako materialak: Azken belaunaldiko haritz melamina poro sinkronizatuekin

Sumelec bulegoetarako proiektuaren xehetasuna

Asuako Sumelec enpresarako egin genuen bulegoa ikus daiteke argazkian. Kanpo-fatxada izan beharrean, pabiloi baten barruan eraikitako fatxada denez, aire zabalerako balioko ez lukeen material bat erabili ahal izan genuen, haritz melamina, alegia.

Hala ere, kasu honetan, ez da melamina arrunta, azken belaunaldikoa baizik: poro sinkronizatuak dituenez, akabera ikusgarria lortzen da beta irudikatzean, benetako haritzezko xaflarekin lortzen denaren oso antzekoa.

Helburua zen metalginaren egitura metaliko osoa estaltzea. Melaminaren formatu honen neurriekin jolastuta banatu genituen horma atal bakoitzaren piezak. Ataltze guztia egiteko, zentimetro 1eko tarteak planteatu genituen eta, horrela, taulak elkarrekin lotzeko modua lortzeaz gain, beirazko horma atal handiak finkatzeko eta zumitzak ipintzeko marko-egituren sistema antolatzeko bidea aurkitu genuen.

Taulak fabrikatu zituen enpresak lan hori erraztu zigun, ertzak diseinatzean, taularen forma berdin berdina eman ziotelako eta beira zatiei behar bezain irmo eusteko moduko zabalera onar zezaten landu zituztelako, hau da, 5 zentimetrorainoko tartea onartzeko (Teslaren aglomeratua estaltzeko).

Diseinatzaileak estetika uniformea nahi zuen eraikinaren barrualdean zein kanpoaldean. Hori dela eta, barrualdeko akaberen eta erremateen formatua ez dago oso urrun fatxadan egindakoetatik: zentimetro 1eko zutarri-ertzak, junturetan neurri berbera duten pasabideak… Barruko tabikeak ere fatxadako marken modu berberean egin zen.

Eta den-dena poro sinkronizatuko haritz melaminaz eginda, beirarekin, sabai zuriekin, argitzeko gailuekin eta altzariekin baino kontrastatzen ez duen erliebearekin.

Espazioak kristalezko hesien bidez antolatu ziren: atal bakoitzak 2,50 m du zorutik sabaira, akabera berbera dute guztiek eta akabera eskuilatuko altzairuzko burdineria.

Argazkian ageri denez, goiko solairuaren barrenean hutsarte bat dago. Hutsartea ixteko, 130 kilo ere jasan ditzaketen Kein lerragida bereziz hornitutako 250 x 270 zentimetroko ate lerragarria instalatu da.

Azkenik, zuraren imitatze-efektua lortuz, gainerako elementuetan erabilitako melaminaren kolorearen oso antzekoa duen PVCa ipini zen zoru osoa estaltzeko, baita bi solairuak lotzen dituzten eskaileretako mailen zokoen erremate-profilerian ere.

 

SARE SOZIALETAN ELKARBANATU
FacebookTwitterLinkedInPinterestEmailEvernoteWhatsAppBuffer