María Luisa eta Josune Landaren ile-apaindegia handiagotzea. Areeta

Dekorazioa: Landa Ebanistería

Lanaren urtea: 2011

Lekua: Maria Luisa eta Josune Landaren ile-apaindegia.
Negubide, 11. Areeta. Bizkaia.

Erabilitako materialak: DEko taula lakatuak

María Luisa eta Josune Landaren ile-apaindegia handiagotzea

Maria Luisa eta Josune Landaren ile-apaindegia Areetan dago. Eskarmentu handiko profesionalak dira eta prestigio handia dute inguruan. Lokala handiagotu behar zuten, ileordeak ipini, diseinatu eta manipulatzeko bi gela izateko.
Espazioa berrantolatu genuen ate lerragarri bikoitz bat eta beirate bat erabilita, behar denean elkar daitezkeen bi gela lortzeko.

Ate lerragarriek sabaiaren maila berean txertatutako lerragida dute eta eskegitzeko mekanismoa erreian sartuta doanez, ezkutuan geratzen da.

Argazkian ikus daitekeenez, lerragidak 90 kilo ere jasan ditzake eta ateak DEko taula lakatuz egin ziren. Beiretarako zumitzak erabili ziren, taula arras egin ziren, irtengunerik gabe. Lan egiteko eremuetan, gutxienez 4 milimetroko tartea utzi genuen zumitzaren eta atearen artean.

Eremu bakoitzean apain-mahai bana eta ileordeetarako apalak daude. Dena zuriz lakatutako DEko taulaz egin genuen, hormako tonuarekin bat egin zezan eta gris metalizatu distiratsua aukeratu genuen apain-mahaietarako, ile-apaindegi osoaren diseinuarekin ondo ematen duen diseinu kromatua ipinita bakoitzaren hanka batean.

Mahaiarekin bat egiten duen tiradera-altzari biratu bat ere gehitu genuen, laka distiratsuz gaineztatutako DEko taulaz egindakoa. Altzariaren barrualdean melamina grisa erabili genuen eta lakaren gainean bernizezko azken geruza bat eman genion. Gogortasun handiagoa lortu genuen horrela.

Zorua berdindu ondoren, haritz zurituzko zoladura xaflatua ipini genion gainean eta 10 cm altu dituen behe-ohol edo errodapi lakatu batekin bukatu genuen.

Geletan itolarri sentsaziorik ez izateko (ez dute leihorik), bi leiho ireki ziren pasabidearen aldera, altuera jakin bateraino biniloz estalitako beira gardena erabilita. Markoak pago zurezkoa dira eta trenkadan finkatuta doaz.

SARE SOZIALETAN ELKARBANATU
FacebookTwitterLinkedInPinterestEmailGoogle+EvernoteWhatsAppBuffer