Twist denda. Ballonti merkataritza-gunea
Barne-diseinua: Landa Ebanistería aroztegiaren proiektua
Lanaren urtea: 2009
Lekua: Twist denda. Ballonti merkataritza-gunea. Portugalete. Bizkaia.
Erabilitako materialak: DEko taulak
Ebanisteriako eta interiorismoko proiektuaren xehetasuna
Bizkaia osoan saltokiak dituen denda kate bat da eta oparitzeko produktuak saltzen dituzte.
Berez oso koloretsuak diren produktuak nabarmentzeko egin dira dendetako altzariak eta, beraz, zuriz margotu ohi dira, argiagoak izan daitezen. Horrelako akabera lakatuetarako, DEko taulak erabili ohi dira, ia mugimendurik gabeko materiala denez, altzaria bukatu ondoren ez direlako junturak irekitzen.
Argazkian ikus daitekeenez, bi mostradore daude lokalean: bata kutxarako, produktuak saltzeko, opariak biltzeko eta bezero asko dauden garaietan, esaterako, Gabonetan mostradore osagarri gisa erabiltzeko, besteak beste. Denda kate honetan maiz erabiltzen dute formatu hori.
Lokalaren gainerako espazioetan altzari lakatuen ildoari jarraitzen dioten apalak, arasak eta orga zentralak dituzte. Lokal honen kasuan, wenge koloreko akabera eman diote modulu batzuei baina altzari guztien ertzak borobilduta daude, kolpeak eragozteko. Bezero asko ibiltzen dira lokal hauetan eta, horrela, kolpeak, istripuak, erorikoak, produktuak jaustea (oro har, txikiak izaten dira) eta bestelako arazoak ekiditen ditugu.
Apalategien artean, ispiluak ipini ziren. Hiru apalategik osatzen dute kanpora begirako erakusleihoa eta euren arteko tarteetan modulu gurpildunak daude. Ate gisa erabiltzen dira, erakusleihoetara iristeko. Erakusleihoen oinarriek 20 cm altu dituzte, hormetan gainerako elementuekin bat egiteko zuriz lakatutako apalategiak ipini dira eta espazioa utzi da altzari txikiak saltzeko (produktu horiek ere saltzen dira denda katean).