
Altzarien diseinua eta eraikuntza Megacalzadon
Altzariak eraikitzeko proiektuaren xehetasuna
Establezimendua Deustiko zubiaren ondoko Zubiarte merkataritza-gunean dago.
Lan guztiak egiteko melamina erabiltzea erabaki zen, kolore desberdinak konbinatuta lokaleko zonalde desberdinak bereizteko. Diseinu uniformea du lokal osoak, produktuak publikoarentzat ikusgai ipintzeko eta ikusgai gordetzeko apalekin, hori baita enpresak bere lokal guztietan aplikatzen duen politika.
Argazkian kolore biziak ikusten dira, umeen eremua ageri delako: umeentzako barrak dituen hiru eserlekutako banku bat eta banku luze bat dago. Azken hori ez da melaminaz fabrikatu. Forma makotua duenez, ezin da material hori erabili. Hori dela eta, DEko taulez egin zen eta melaminen antzeko kolore batez lakatu zen.
Normalean, lortu nahi den kolorea irakurtzen da horrelako lanak egiteko (aukeratutako melamina laginaren kolorea ia perfektuki erreproduzitzen duen makina baten bidez). Kasu honetan, hormako kolore berdea baino apur bat argiagoa izatea erabaki zuen zuzendaritza teknikoak.
Barrei laka gris metalizatua eman zitzaien; lokalaren perimetro osoa hartzen dute 2,10 metroko altueraraino. Apalak ipintzeko kremailerak eta eskuaira eusleak ezarri genituen, melaminazkoak horiek ere. Horri esker, altuerak alda daitezke zonaldearen eta produktuen tamainaren arabera.
Hurrengo argazkian, dendaren zonalde honetako koloreek beste zonaldetako koloreekiko duen aldea ikus daiteke: zonalde hau kobratzeko eta dirua itzultzeko erabiltzen da.
Dendako atearen ondoan dago zerbitzu gehienak emateko eta produktuak kobratzeko mostradorea. Altuera desberdineko zenbait moduluk eta elkarri gainjarritako hondo-planoek osatzen dute eta horietako batzuen goiko aldean beira-arasak daude. Barrualdeko hutsarteak ere erabil daitezke, adibidez, poltsak gordetzeko, tiraderak ipintzeko, diru-kutxetarako etab.
Mostradorearen atzealdean armairu handi bat dago. Astigar zuraren itxurako melaminazkoa da eta taula kontraxaflatua imitatzen duen PVCzko ertzak ditu. Mostradorerako material osagarria gordetzeko erabiltzen da, baita produktuen biltegi gisa ere.
Goiko aldean melamina zurizko ateak ipini zitzaizkion, armairuaren altuera handia aprobetxatzeko eta binilo-serigrafiak jaso ahal izateko; horrela, armairuak poster baten edo irudi korporatiboaren itxura izan dezake. Dekorazioa borobiltzeko, alboak kolore desberdinez margotu ziren, hormarekin elkartuta egotearen itxura izan zezan.