Foxiter taberna zaharberritzea (Eibar)
Barne-diseinua: ONN Arquitectura Interior
Lanaren urtea: 2008
Lekua: Eibar. Gipuzkoa
Erabilitako materialak: Haritz zura
Foxiter tabernaren berrikuntzaren xehetasuna
Taberna horretan, zaharberritze partziala egin genuen.
Fatxada zaharberritu genuen. Bi eremu zituen: batek ate bikoitzeko sarrera zuen lokala intsonorizatzeko , eta besteak, egunez erabiltzeko beste ate bat zuen.
4 orriko gidaridun leihoei esker, kalerako erabateko sarbidea dago, fatxadaren albo bakoitzean 2 ate tolesten baitira. Hur kolorez tindatutako haritz zurez eginda daude, eta marko batez inguratuta. Arku itxura du, eta lokaleko kartela jartzeko edota gainean landare apaingarri batzuk ipintzeko oinarri gisa balio du.
Barrualdean, barra zaharberritu genuen, baita mahaien eremua ere. Kristala sartzeko hainbat kanaletako zurezko trenkada bat egin genuen. Hala, barraren eremua eta mahaien eremua bereizi genituen, eta hormaren kolorearekin bat egiten zuten alboko hainbat panel ere egin genituen. Horrez gain, haritz zurezko eserleku luze bategin genuen. Bizkarraldea du, baita hormen artean ahokatutako eserleku tapizatua ere. Behean ez du eusteko hankarik.