Bide Onera merkatal-gunea. Barakaldo

Bide Onera merkatal-gunea
Mostrador de madera de arce, con tratamiento curvo. Bide Onera
Barne-diseinua: ATEMPO

Lanaren urtea: 2003

Lekua: Bide Onera. Linjeria denda. Barakaldo. Bizkaia

Erabilitako materialak: Pago eta astigar zura

Barakaldoko merkataritza-gunea eraberritzeko proiektuaren xehetasunak

Barakaldoko merkataritza-guneko eraikin bat da. 4 solairu ditu, eta, bakoitzean, hainbat produktu saltzen dira.

Erabat zaharberritu ditugu bigarren, hirugarren eta laugarren solairuak. Proiektuan jasotako irudietan, erakusmahai batzuen argazkiak ikus daitezke. Horien bidez, egindako obraren estiloa ikus daiteke.

Argazkian ikus daitekeen bezala, lurra PVCzkoa zen, eta dekorazio-enpresak diseinatutako marrazkiak egin ziren. Elementu kurbadunak erabili genituen marrazki horiei eta altzariei jarraitutasuna emateko. Hala, lurreko marrazkiak salmahaien, erakusmahaien eta, oro har, altzarien eremua zehazten zuen.

Lehenengo salmahaian, atzerako argiztatzearen garrantzia nabarmendu genuen; adibidez:

  • Oinplano zirkularreko zutabea du. Barrualdean, erabat argiztatuta dago.
  • Kutxarako erabiltzeko hainbat modulu
  • Bezeroen arretarako babes-eremua

Forma berdinarekin eginiko sabaiarekin markoztatu da. Egindako dekorazio-lana atzeko horma tapizaturaino iristen da. Biltegi osagarri batera sartzeko atea du.

Material hau erabili da: astigar tindatuko zura. Metakrilatu zuriko hainbat xafla jartzeko prestatuta dauden makilak ere baditu.

Bigarren irudian, eraikineko solairuak ikusten dira. Pago zurez eginiko salmahaia dago. Horma-atalak, lama horizontalezko molduratuak, formika zuriko gaina eta altzairuz estalitako errodapia.

Egurreko tratamenduaren beste adibide bat ikus daiteke. Forma zirkularra du, eta sabaia modu berean landuta dago: garapen konkortu kateatua da; adibidez, salmahaia zutabe bati lotuta dago, eta, era berean, lurrean eginiko zirkulu batean ahokatuta. Hala, hainbat produktu saltzeko eremuak mugatu ditzakegu.

SARE SOZIALETAN ELKARBANATU
FacebookTwitterLinkedInPinterestEmailEvernoteWhatsAppBuffer