Tramontana enpresak Madrilen dituen bulegoetarako proiektua

Dekorazioa: SUBE CONTRACT dekorazio estudioa

Lanaren urtea: 2011

Lekua: Tramontana bulegoak. Madril

Erabilitako materialak: Sukupira zura trinkoa xafla naturalekin konbinatuta.

Bulegoetarako proiektuaren xehetasunak

Sukupira zur trinkoa, zur beraren xafla naturalekin konbinatuta.

4 zentimetroko xafla horizontalez fabrikatu dira altzariak, xaflen artean 5 milimetroko tartea utzita eta berniz matea eman zaie, gainerako elementuen eta errotulazioaren kolore zuriarekiko kontrastea lortzeko. Halaber, zurezko horma atalek kontrastea egiten dute argiarekin eta, batez ere, sabaiko fokuen efektuekin.

Oso lan zaila izan zen hainbat arrazoirengatik:

Zur trinkozko listoiak mugi zitezkeen Madrilera garraiatzean eta bulegoan instalatzean.

Izan ere, zura mugitu egiten da hezetasun aldaketen ondorioz. Kasu honetan, listoi asko genituen eta, milimetro bat edo bi mugitze hutsarekin, xaflak elkar zitezkeen eta horrek multzo oso bat hondatuko lukeenez, aldatu beharko genituzkeen. Hezetasunaren ondorioz okertutako xaflak ez dira sekula jatorrizko formara itzularazi behar!

Erronka zen xafla guztiak bere horretan gera zitezela lortzea eta, aldi berean, finkatze elementu, torloju edo burdineria pieza bakar bat ere agerian utzi gabe finkatzea. Horretarako, zura itsasteko aukera desberdinak eta material erabilgarriak aztertu behar izan genituen, zura mugitzeko arriskurik gabe finka zedin.

 

SARE SOZIALETAN ELKARBANATU
FacebookTwitterLinkedInPinterestEmailEvernoteWhatsAppBuffer