Tarsus upategiaren eraberritze integrala. Burgos

Kontratu zuzena Landa Ebanistería

Lanaren urtea: 2014

Lekua: Tarsus upategiak. Roa-Anguix errepidean, 3. kilometro-puntuan. Burgos

Erabilitako materialak: zedroaren zura

Tarsus upategiak. Aurrealdea eta barnealdea birmoldatzea (Burgosen, Roa errepidean)

Upategia   Domecq etxearena da, eta hainbat urte daramatzagu berarekin lankidetzan.

Kasu honetan, lehenik eta behineraikinaren kanpoko kontraleihoak aldatu genituen, egoera txarrean zeudelako. Lehengo kontraleihoak kendu, eta horien berdinak ziren beste batzuk jarri genituen, zedroaren zurezkoak. Upategiarenjatorrizko burdineria guztia aprobetxatu genuen.  Azidoarekin garbitu genituen. Burdineria guztiak margotu genituen eta kontraleiho berrietan berrinstalatu genituen, fatxadan jartzeko.

Hasierako kolore grisa mantendu genuen.   70 kontraleiho inguru.  Horrez gain,  leiho-orriak zaharberritu genituen, eguzkiaren esposizioagatik hondatuta baitzeuden; izan ere, beroa egiten duen hilabeteetan tenperatu altuak jasan behar dituzte, eta, beste urtaro batzuetan, berriz, tenperatura baxuak. Kontraste horiek ez dira batere onuragarriak zurarentzat, baina bai plantaziorako.

Kanpoaldea amaitu ondoren,  harrerako eremua zaharberritu genuen.  Hala, hormak DM oholarekin  estali genituen. Ondoren, horiek margotu, eta egoera txarrean zeuden oholak aldatu genituen (lehenik, aldamioak egin genituen erdiko patioan).

Horrez gain,  altzariak zaharberritu, eta altzari berriak eraiki genituen.  Etxearen diseinatzaileak egin zuen, Juan Arriazu jaunak. Bera arduratu zen proiektua egiteaz eta obra zuzentzeaz, instalazio honetan eta enpresa honetarako eginiko beste instalazio batzuetan.

SARE SOZIALETAN ELKARBANATU
FacebookTwitterLinkedInPinterestEmailGoogle+EvernoteWhatsAppBuffer