Piu Di Sua jatetxeko barrualdea. Bilbo

Barne-diseinua: SUBE Contract.

Lanaren urtea: 2008

Lekua: Piu Di Sua jatetxe italiarra. Bilbo

Erabilitako materialak: Tonu ilunkaraz tindatutako astigar zura

Piu Di Sua jatetxeko barrualdeak berritzeko proiektuaren xehetasuna

Santiago Calatravaren Zubi Zuriaren ondoan dago, Bilbon.

Argazkian ikus dezakegunez, tonu ilunkaraz tindatutako astigar zura erabili da jatetxe honetako lanetan.

Erdiko zutabean, gainerakoetan bezala, xaflak ipini ziren gainazal osoan zehar, norabideak aldatuta eta piezak trukatuta marrazkia egiteko. Lokaleko zutabe guztiak modu berean landu dira.

Mahaien eremuak banatzeko erabiltzen den zuresia ere astigarrezkoa da, baina ohol erdika ipinitako taula lakatu bertikalak ditu, zuresiaren beste aldean dagoena ikusi ahal izateko tarteekin.

Kasu honetan, atzean botilategi girotu gisa erabiltzeko tarte bat duen beira-arasa bat da, ardoa tenperatura egokian eta bejharrezko hezetasunarekin izateko. Botila bakoitzaren azpian ardo koloreko LED argiak daude, botilen zein ardoen berezko kolorea indartzeko.

Lokaleko apal guztiak, ardoenak zein gaztenak, lokalaren beste muturrean daude, atabakak izango balira bezala, kristalezko ateekin. Astigar zurezkoak dira, beltzez lakatutako ageriko ertzekin.

Beste argazkian, gazten eremuko atabaka ikus daiteke eta, eskuinean dagoen pasabide luzean armairu-janaritegi bat dugu, jatetxeko biltegi gisa erabiltzen dena, zorutik sabairako ateekin eta goiko ate lerragarri ezkutuarekin.

Hondoan zorutik sabairako beste ate bat ikusten da, beltzez lakatua; komunen atea da eta altzairuzko burdineria du, atearen hondo lakatua agerian uzten duten altzairuzko seinale barneratuekin gizonezkoen nahiz emakumezkoen bainugelak markatzeko.

Fatxada aipatzeko modukoa da. Aluminiozkoa zen osorik eta kanpoaldea nahiz barrualdea haritz zurez estali zen, aluminioa erabat desagerrarazteko eta fatxada osoa zurezkoa dela simulatzeko. Alboetan, produktuak kaletik ikusteko beira-arasak ditu, aurretik aipatutako erakustokien kasuan bezala, LEDen bidez argituta.

SARE SOZIALETAN ELKARBANATU
FacebookTwitterLinkedInPinterestEmailEvernoteWhatsAppBuffer