Paulaner Munchen taberna. Tolosa

Barne-diseinua: ONN Arquitectura Interior

Lanaren urtea: 2000

Lekua: Paulaner Munchen taberna. Tolosa. Gipuzkoa.

Erabilitako materialak: sukupira zura astigar zurarekin

Paulaner Munchen taberna. Tolosa

Taberna hau Paulaner etxearen frankizia bat da eta, beraz, diseinua aurrez ezarrita eta aztertuta zegoen. Sukupira zura eta astigar zura konbinatzen ditu diseinuak.

Hala ere, lokal hau berezia da: soto batean dago eta perimetro osoko hormak harrizkoak dira.

Argazkian ikus daitekeenez, fatxadako hutsarteak estaltzean harria bere horretan eutsi zen; horretarako, banku bat ahokatu zen hutsarte bakoitzean. Bankuak platabandekin estali ziren, lauki bateratuak dituzte eta sukupira zurezko erremate-moldadura dute goiko aldean, garai batekoek bezala.

Akabera satinatuko berniz naturala eman zitzaien, mahaiei bezala. Mahaiak astigar zurez egin ziren: batzuk 80 x 80 zentimetroko mahai karratuak dira eta beste batzuk 120 zentimetroko diametrodun borobilak, denak 5 zentimetro lodi dituen astigar zur trinkozkoak, kolore beltzezko hanka metalikoekin.

Bankuaren inguruko hutsarteen gaineztatze-akabera hori bera dute lokaleko zutabe guztiek.

Barraren aurrealdean koadro, diseinu eta moldadura berberak, aspaldiko garaietan bezala. Barraren gainaldea elondo zurezko listoiz egin zen, eta moldadura zilindrikoekin inguratu zen barraren perimetro osoa.

Barraren gainean, zutabeak platabandekin estali zen eta gainerako elementuekin bat datozen erlaitzak jarri zitzaizkien; barraren atzeko altzaria ere zur-diseinu berarekin egin zen.

Laukidun ateek osatzen dute lokalaren fatxada, baina goian beirateak dituzte lokalean argia sar dadin. gainera goiko aldean sareta handi bat dago aire girotuaren irteerarako eta lokalak nahiz sukaldeak beharrezko aireztatzea izateko.

SARE SOZIALETAN ELKARBANATU
FacebookTwitterLinkedInPinterestEmailGoogle+EvernoteWhatsAppBuffer