Bilboko etxebizitza baterako liburu-apalategia. Bizkaia

Barne-diseinuaMacarena Barcia

Lanaren urtea: 2007

Lekua: Bilboko etxebizitza batean. Bizkaia

Erabilitako materialak: RAL koloreko DM lakatua.

Aretorako liburu-apalategiaren xehetasuna

Liburu-apalategi hau DM lakatuan eginda dago. Goitik beherako zenbait hanka ditu, baita apalak ere, eta, goian, azal horizontala du. Horiek guztiak moldurarik gabeko lerro berean daude, forma soiletako altzaria osatuz. Kutsu minimalista du; apaletako euskarriak ere ezkutuan geratzen dira. 4 ate eta beheko tiradera ditu.

Ateak ezkutuko bandarekin eta altzairu enbutitudun heldulekuarekin jarrita daude. Metalezko ezkutuko irristailudun tiradera (erretentzio bidezkoa) eta heldulekuak eremu osoarekin bat datoz. Azken urte hauetan, ordea, telebista pantailek eragin handia dutenez, pantaila nagusia ahokatu ahal izateko, erdiko moduluek zabalagoak izan behar dute, eta ertzak, estuagoak.

Liburu-apalategiaren lakatua RAL kolorez eginda dago. Jabeak berak jarri zuen eskura kolorea, eta hormarekin bat egiten du. Hala, horma eta altzariak irizpide berdina erabiliz batu dira, eremu hauetan dauden zentzuzko aldaketa hauek salbu: pintura plastikoa duen horman, eta DM lakatua duen eremuan.

SARE SOZIALETAN ELKARBANATU
FacebookTwitterLinkedInPinterestEmailEvernoteWhatsAppBuffer