Ibaizabal kafetegia. Durango

Interior Ibaizabal Kafetegia
Barra de madera Ibaizabal Kafetegia
Mobiliario de madera Ibaizabal Kafetegia

Barne-diseinua: Estudio Tres S.L.

Lanaren urtea: 2007

Lekua: Ibaizabal kafetegia. Bilbo

Erabilitako materialak: Pinu zura

Ibaizabal kafetegia, Durangon

Ostalaritza-lokal honetako lan guztietan, pinu zura erabili genuen.

Fatxadan hasi genituen lanak; isolamendu akustikorako prestatutako leihateak moldadura klasikoarekin eta goiko zein beheko koadroarekin, sartzeko ateetan erdi-puntuko arkuak goiko koadroan eta platabandak behekoan, xafla bertikalekin; den-dena pinu trinkozko zurez eta ate-zango ildoxkatuekin, azken aldian ostalaritzan asko erabiltzen den estilo ingelesean.

Bi kolore konbinatu genituen: pinu naturala eta intxaurrondo kolorez tindatutako pinua.

Lokalaren barrualdean, mahaien eremua bereizteko, muturrak tornu-lanez bukatuta dituzten balaustre lauz, erronbo formakoez apaindutako barandak erabili ziren. Zerbitzariek erabiltzeko altzariak arasa gisa diseinatu ziren, beheko aldean kokatutako bi aterekin, tiraderekin, erdiko hutsarte batekin eta goian beira-arasa batekin.

Barraren aurrealdea oin bertikal ildoxkatuen bidez piezatan banatuta dago eta, halaber, hutsarte bakoitza erdibituta, zerrenda molduratu horizontalen bidez. 2 aldeetan pinu zurezko friso bertikalak ipini ziren; moldaduratik gora zuriz lakatuta eta moldaduratik behera bernizatutako pinu naturalez, lokaleko gainerako elementuekin bat.

Barraren gainaldea gaztainondozko listoiz fabrikatu zen; aurrealdean moldadura biribilak egin zitzaizkion eta gainean duen zutabeari, erdi-puntuko arkudun laukia daukan horri xaflaz estali genizkion lau aldeak, goiko zein beheko aldeetan moldadurak ipintzeaz gain. Kasu honetan, platabanda beharrean, ispilua jartzea erabaki zen.

Barraren atzealdeko altzariak estilo ingeleseko apalategi itxura du, elementu hauekin:

  • Oin bertikal ildoxkatuak.
  • Gainalde molduratua eta errodapi edo behe-ohola.
  • Erlaitza goiko aldean.
  • Goian, arkuan, pieza apaingarriak.
  • Barne-apal eta ate molduratuak.
  • Goiko argi ezkutua botilategia eta kafe-makina argitzeko.

Eta dena borobiltzeko, zurezko erlaitza sabaian, lokalaren perimetro osoan. Azkenik, barandetarako erabili zen intxaurrondo kolore beraz tindatutako pago zurez fabrikatu ziren gainerako altzariak.

 

SARE SOZIALETAN ELKARBANATU
FacebookTwitterLinkedInPinterestEmailGoogle+EvernoteWhatsAppBuffer