Boeing 737 baten simulagailua fabrikatzea. Sondika

Frontal del simulador Boing 737
Detalle de los mandos del simulador del Boing737
Cabina simulador avión boing 737

Jatorria: Ricardo Ramírez eta Mikel Azpiriz pilotuak

Lanaren urtea: 2005

Lekua: Sondika Bizkaia

Erabilitako materialak: taulak

Boeing 737 baten kabinaren forma duen hegazkin-simulagailua

SIMULUM erakundeko Ricardo Ramírez eta Mikel Azpiri pilotuen ekimenez ipini zen martxan proiektua; Boeing 737 baten kabinaren kopia zehatza eskatu ziguten.

Hasiera batean, ez zirudien zailegia, uste baikenuen nahiko zela antzeko forma izatearekin, estetikoki helburua izango zela ahal besteko antza izatea, baina Ricardok eta Mikelek eskatzen zutena kopia zehatza zen. Barruko ekipamendu gutziak, teklatu, aginte panel, eserluak eta abar Boeing etxeko jatorrizkoak izango ziren eta, beraz, horiek guztiak zeahzki ahokatzeko moduan egin behar zen kabina.

Hasteko, jabeek emandako planoetako neurriak hazbetetan zeuden. Eskalan berregin behar izan genituen aroztegira eraman aurretik. Han, forma zuindu genuen eta koordenatu-puntuak ezarri genituen, puntu bakoitzean egin beharreko makodurak behar bezala egiteko.

Egitura osoa egin eta gero, taulaz estali zen kanpoaldea, elkarrekin lekedaz itsatsita, arrakalarik ager ez zedin.

Kanpoaldeko lan guztiak bukatutakoan, barrualdea estaltzeari ekin genion, kabinan sartzeko atzeko atea barne. Ondoren, laka zuria eman genion kanpoalde osoari eta grisa barrualdeari, etxeak emandako RAL erreferentzia kontuan hartuta.

Horrekin bukatutakoan, aginteak jaso eta beren lekuan ahokatu, finkatu eta simulagailu gisa erabiltzeko guztiz prest utzi genituen.

Proiektuaren zailtasun handienetako bat izan zen simulagailua aretoan sartzeko 82 zentimetroko ate batetik igaroarazi behar genuela. Aroztegian egindako guztia desmuntatu beharra zegoen Sondikako aireportu zaharreko instalazioetan berriro muntatzeko.

Leihoen markoekin bat zetozen lotura puntuak bilatu genituen, lana azkeneko kokalekuan muntatzeko moduko hainbat piezatan egin ahal izateko. Gainera, horri esker, berriro desmunta liteke beste lokal batera eramatea beharrezkoa balitz.

Simulagailuarekin batera, irudiak proiektatzeko pantaila biribil bat ere fabrikatu zen; horri esker, pilotuak Bilbo-Madril hegaldi baten praktika egin dezake grabatutako irudiekin eta jatorrizko hegazkinaren soinu berberarekin. Eta hori guztiak Boeing baten jatorrizko aginteak erabilita.

SARE SOZIALETAN ELKARBANATU
FacebookTwitterLinkedInPinterestEmailGoogle+EvernoteWhatsAppBuffer