Bilboko Plaza Barriko Gozatu taberna

Barne-diseinua: Asier Osaba

Lanaren urtea: 2012

Lekua: Gozatu taberna. Plaza Barria. Bilbo

Erabilitako materialak: Laka eta tratatu gabeko haritz zura

Bilboko Plaza Barriko Gozatu taberna berritzeko proiektuaren xehetasuna (haritzaz)

Katea osatzen duten hiru lokaletako bat da hau; denek dute haritza eta laka konbinatzen dituen estetika berdina. Dagaren akabera mateko eta gogortasun handiko laka erabilita lortu zen; mahaietan zein barran ere material bera erabili zen.

Mahaietan haritzezko xafla naturala erabili zen, baita lokalaren perimetro osoko paneletan zein fatxadan ere. Eskuilatu gabeko xaflak dira, zerratokitik etorri bezalaxe eta hormetan nahiz ateetan finkatu ziren. Taulen arteko junturek ahokadura landugabea dute; ausaz kokatu direla pentsa daitekeen arren, lan nekeza da.

Estetika zehatz bat bilatzen zen horren bidez. Prozesuan horma atalen bat ere askatu behar izan zen nahi zen akabera lortu arte.

Berme-horman lortutako den estetika da lokal-kate honen ezaugarri bereizgarrietako bat. Elkarren gainean pilatutako taulen bidez egin zen, zur pilaren itxura izan dezan, baina pieza hutsa da, kanpoaldetik kontrakoa dirudien arren.

Barraren barruko aldea horma ataletan egin zen, zura argitzen duen barne-argiztapena duten taula erdi-irekiekin.

SARE SOZIALETAN ELKARBANATU
FacebookTwitterLinkedInPinterestEmailEvernoteWhatsAppBuffer