Gozatu taberna, Jardines de Albia. Bilbo

Bar Gozatu en Colón de Larreategui (Gozatu Taberna)
Detalle en madera, Bar Gozatu en Colón de Larreategui (Gozatu Taberna)

Barne-diseinua: Asier Osaba

Lanaren urtea: 2014

Lekua: Gozatu taberna. Colón de Larreategui kalea (Albia lorategia). Bilbo

Erabilitako materialak: Tratatu gabeko haritza, zerratokian bertan lixatua

 

Gozatu taberna, Jardines de Albia. Bilbo

Gozatu Ostalaritza-lokal katearen ohiko akaberak eta diseinu nagusiak errespetatu genituen, baina aldaketa batzuekin. Esaterako:

  • Zuriz tapizatutako haritzezko zumitzak hormetan, koadroak eginez.
  • Haritz landugabezko bankuen gainean, koloretako letrak marraztu genituen, modu informalean.
  • Hormako panelarekin kontrastean, hainbat kolore aulkietarako.

Lokal berezia izaki, hainbat eskailera egin ziren, baita kristalezko baranda bat ere, biltegi gisa eta beste hainbat gauzatarako erabiltzen den sotorako sarbide-eskaileraren tartea babesteko.Tratatu gabeko eta zerratokian bertan lixatutako haritza erabili genuen, katearen lokalen ezaugarri bereizgarria baita.

  • Panelak ezarri ziren metro bateko altueraraino, material bereko taula-ilararen itxurako horma banatzailearekin.
  • Barra zuria da eta, Gozatu letrarekin egindako grabatu bat ipini zitzaion erdian. Lokalaren antolaketari esker, barraren aurreko aldea kanpotik ikus daiteke.
  • Bigarren horma pilatu banatzaile bat ere jarri zen, piramide alderantzikatuaren formako mahai gisa erabiltzeko.

Mahaiak zuriz margotu ziren, haritza eta zuria konbinatzen duten beste lokaletan ez bezala eta botilategiaren diseinuak aurretik zegoena errespetatu zuen. Botilategiaren gainean hainbat taula kokatu ziren, ordena desordenatua daukan diseinuarekin.

 

 

SARE SOZIALETAN ELKARBANATU
FacebookTwitterLinkedInPinterestEmailGoogle+EvernoteWhatsAppBuffer