Foxiter taberna zaharberritzea (Eibar)

Exterior de madera Bar Foxiter
Bar Foxiter en Eibar

Barne-diseinua: ONN Arquitectura Interior

Lanaren urtea: 2008

Lekua: Eibar. Gipuzkoa

Erabilitako materialak: Haritz zura

FOXITER TABERNA

Taberna horretan, zaharberritze partziala egin genuen.

Fatxada zaharberritu genuen. Bi eremu zituen: batek  ate bikoitzeko sarrera zuen lokala   intsonorizatzeko , eta besteak, egunez erabiltzeko beste ate bat zuen.

4 orriko gidaridun  leihoei esker, kalerako erabateko sarbidea dago, fatxadaren albo bakoitzean 2 ate tolesten baitira.  Hur kolorez tindatutako haritz zurez eginda daude, eta  marko batez inguratuta. Arku itxura du, eta lokaleko kartela jartzeko edota gainean landare apaingarri batzuk ipintzeko oinarri gisa balio du.

Barrualdean, barra zaharberritu genuen, baita mahaien eremua ere.  Kristala sartzeko hainbat kanaletako zurezko trenkada bat egin genuen. Hala, barraren eremua eta mahaien eremua bereizi genituen, eta hormaren kolorearekin bat egiten zuten  alboko hainbat panel ere egin genituen. Horrez gain, haritz zurezko eserleku luze bategin genuen. Bizkarraldea du, baita hormen artean ahokatutako eserleku tapizatua ere. Behean ez du eusteko hankarik.

SARE SOZIALETAN ELKARBANATU
FacebookTwitterLinkedInPinterestEmailGoogle+EvernoteWhatsAppBuffer