Eraberritze-lanak Aker tabernan. Getxo

Barne-diseinua: ONN Arquitectura Interior (2007) SUSAETA INTERIORISMO (Eduardo Susaeta) (2015)

Lanaren urtea: 2007 | 2015

Lekua: Aker taberna. Particular de Arlamendi kalea, 1. 48930 Getxo, Bizkaia

Erabilitako materialak: haritz trinkoa, patina beltzez tratatutako haritz zura

Aker taberna

Onn estudioak egina (2007) Eduardo Susaetak eraberritua (2015). Areetako Particular de Arlamendi kaleko 1. zenbakian dago.

Aker tarberna erreferentea da ostalaritzaren sektorean, hala dekorazio zainduagatik, nola pintxo bereziengatik.

Duela 9 urte hasierako lanak egin genituen eta, ondoren, eraberritu egin genuen. Barra eta sarbidea aldatu genituen, eserlekuak sendotu, hormako zenbait elementu dekoratu eta mahaietako gainaldeak ordeztu genituen.

Hasiera batean, fatxadan ate bikoitza zegoen, baina arau berriak betetzeko ez zen beharrezkoa. Atea kendu egin genuen eta,horretarako, markoa kendu eta zenbait pieza ipini genuen zoladuran nahiz sabaian; gainera, bezeroentzako apal bat jarri genuen kanpoaldean.

Barrari dagokionez, berregituratu egin genuen, berme-burdina berriak instalatuta eta 15 zentimetro gehiago zabalduta angeluan kokatutako haritz trinkozko pieza baten bidez. Barretarako berniz gogorra eman genion, mate akaberarekin eta gainerako elementuekin konbinatuta.

Tabernaren alboko eserlekuen aldean dekorazioko 4 elementu ipini ziren; apaingarri gisa funtzionatzeaz gain, soinua xurgatzen dute erreberberazio arazoak konpontzeko.

Mahaien aldean ispilu-beira bat instalatu zen lokalari zabaltasun eta argitasun handiagoa emateko. Azkenik, mahaiak sendotu ziren eta lokaleko zoladura osoa leundu zen, urteen poderioz narriatuta baitzegoen.

Taberna honi dagokionez, nabarmentzekoa da zuraren akabera: patina beltzez bukatutako haritz ederra. Oso akabera berezia du, tabernari giro pertsonala eransten diona.

 

SARE SOZIALETAN ELKARBANATU
FacebookTwitterLinkedInPinterestEmailGoogle+EvernoteWhatsAppBuffer