Algortako etxebizitza bateko egongelarako altzariak

Mobiliario del salón en madera para vivienda en Algorta (Altzaria DEko taulaz)

Barne-diseinua: SUSAETA INTERIORISMO (Eduardo Susaeta)

Lanaren urtea: 2011

Lekua: Getxo. Bizkaia.

Erabilitako materialak: Tonu desberdinez lakatutako DEko taulak

Algortako etxebizitza bateko egongelarako altzaria DEko taulaz

Etxebizitza bateko egongelarako altzaria; Eduardo Susaetak diseinatu zuen bloke-konposizioan ikusten denez, elkarri gainjarritako moduluek bolumen desberdinak sortzen dituzte eta, aldi berean, zentzu praktikoa dute.

Beheko moduluaren altuera minimoa 18 zentimetrokoa da eta 2 tiradera ditu. Eskuinean, 4 tiradera dituen altzaria dugu arrainontzi baten oinarria gisa eta, tiradera-altzariaren azpian, ate eraisgarria duen blokea. Eta hori guztia bi aldeak elkartzen dituen hondo beltzarekin eta panelen atzeko barrunbe batetik horma argitzen duen LED batekin.

Eskuineko modulu zuriari, goiko aldean kokatutakoari erreparatzen badiogu, baliteke oharkabe igarotzea, baina badu bere erabilera: altzariaren atea gorantz irekitzen da.

Tonu desberdinez lakatutako DEko taulez fabrikatu dira altzari guztiak, tiradera guztiek kolperik gabe ixteko sistema daramaten metalezko lerragida ezkutuak dituzte eta dekoratzaileak adierazitako tonuak erabili dira lakei dagokienez. Gainera, lanak pintorearekin koordinatu genituen hormaren kolorearekin ondo emateko.

SARE SOZIALETAN ELKARBANATU
FacebookTwitterLinkedInPinterestEmailGoogle+EvernoteWhatsAppBuffer