Arrago Meatza jatetxea. Ortuella

Barne-diseinua: SUBE Interiorismo [xehetasun gehiago]

Lanaren urtea: 2007

Lekua: Arrago Meatza jatetxea. Ortuella. Bizkaia

Erabilitako materialak: DEko taula lakatua

Arrago Meatza jatetxea

Ortuellan. Sube Interiorismo estudioaren diseinua.

Jatetxe honetako lan guztiak (Arrago Meatza) DEko taula lakatuz egin ziren.

Ikusten denez, ia 4 metro altu duten horma atalekin egin genuen lan, beraz, juntura horizontala egin behar izan genuen diseinatzaileak planteatutako marrazkiekin, ausazko marra bertikal gisa antolatuta; marrazkia horma guztietan errepikatzen da, baita eskaileran gora, barandan eta biltegira nahiz komunetara iristeko goiko solairuko horman ere.

Barrako altzariak ere DEko taulaz egin ziren, lokal osoan bezala, marmol beltzarekin konbinatuta. Lokal honetako zailtasun eskerga zen behar bezala finkatzea 4 metro altu diren horma atalak eta, aldi berean, baranda gisa erabili ahal izateko, goiko aldean akabera egokia ematea.

Goiko solairuan, erremate hori lakatzea ekidin nahi zen eta, beraz, 4 metroko taula eta baranda pieza bakarrean joan behar zuten. Esan eta egin, akabera perfektua lortu genuen. Nabarmentzekoa da goiko barandaren estalki osoa Leioan ditugun instalazioetan lakatu genuela.

Mahaien eremurako bi apalategi egin ziren; goiko solairurako bata eta beheko solairurako bestea, azken hori mahai-tresnak gordetzeko tiradera, edalontzi eta plateretarako apal, mahai-zapietarako ate eta guzti, jatetxeko mahaiak zerbitzatzen dituztenek beharrezko guztia izan dezaten. Altzarietako batean botilategia ere badago.

Tabernaren aldean, lokalaren dekorazioarekin bat datozen panelak ezarri ziren altuera ertainean, marmol beltza eta laka uztartzen dituzten mahaiekin konbinatuta. Handik komunetara joan daiteke; antzeko akabera duten ate integratuak dituzte.

SARE SOZIALETAN ELKARBANATU
FacebookTwitterLinkedInPinterestEmailGoogle+EvernoteWhatsAppBuffer