Fernández del Campo kaleko etxebizitza. Bilbo

Dekorazio-estudioa: SUBE CONTRACT

Lanaren urtea: 2010

Lekua: Bilbo

Erabilitako materialak: DEko taula lakatuak Finsa etxeko ehun-melaminazko barrualdeekin

Fernández del Campo kaleko etxebizitza (Armairuak). Bilbo

Argazkian bezeroarentzat berariaz diseinatutako armairua ikus daiteke; nabarmenduko ez zen diseinua eskatu zuen, ateak dituen armairuaren itxura izan beharrean, armairu hormatartekatuaren antza izango zuena.

Hasteko, eskulekuak ez erabiltzea erabaki genuen eta, beraz, ia ikusiko ez ziren kirten artekatuen bidez irekiko ziren ateak nahiz tiraderak.

Estetikari dagokionez, lerro horizontalen edo karratuen ohiko diseinuak alboratu genituen eta lerroak lau aldiz horizontalki errepikatuz osatutako diseinu bat sortu genuen.

Diseinu bera erabili zen etxebizitza osoan: armairuetan, etxeko ateetan, armairu guztietako ateetan nahiz pasabideetakoetan.

DEko taula lakatuak erabili genituen, Finsa etxeko ehun-melaminazko barrualdeekin.

Barne-antolaketa bezeroarekin adostu genuen, eskegitokiak, tiradera-altzariak, apalak eta bestelako biltegiratze aukerak izan zitzan.

Azpimarratzekoa da Landa Ebanistería enpresan dugun makineria espezializatuari esker (zenbakizko kontroleko makinei esker) mekanizazio automatikoa erabiltzen dugula armairuak fabrikatzeko. Horrela, instalazio-denborak laburtzen ditugu eta itxura hobea lortzen dugu altzarien kanpoko nahiz barruko akaberan.

SARE SOZIALETAN ELKARBANATU
FacebookTwitterLinkedInPinterestEmailGoogle+EvernoteWhatsAppBuffer